Baliabideak

Esperientzia horretaz baliatuz, gure zerbitzuak kalitatezkoak eta profesionalak izan daitezen lan egiten dugu, eta, betiere, lan hori azken bezeroen premien arabera moldatzen dugu.

– Itzultzaile, interprete, zuzentzaile eta irakasle gaituak ditugu, dagozkien alorretan espezializatuak. Guztiek eskarmentu handia dute.

– Zure proiektua sakon aztertzen dugu, zure asmoak betetzen ditugula ziurtatzeko.

– Itzulpenetan, enpresek eskatzen diguten estiloa erabiltzen dugu beti.

– Zure itzultzaileak dagokion lana egiteko behar dituen esperientzia eta ezaupide guztiak dituela ziurtatzen dugu.

– Itzulpen-tresna batekin lan egiten dugu, Tradosekin, hain zuzen ere, bezero bakoitzarentzat sortutako memoriak gorde ahal izateko. Era horretan, enpresa bakoitzaren terminologia eta estiloa berdingabeak dira.

– Lana adostutako egunean eta zure enpresak behar dituen epeetan entregatzeko konpromisoa hartzen dugu.